XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer egin dezaket nik?

Momentuz, emaidazu baso bat ur, mesedez.

GAZTA TARTA

Osagaiak:


-esne kondentsatua, poto bat
-lau arrautza
-baso bat esne
-Burgosko gazta, 250 gramo
-mahaspasak eta intxaurrak

Nahas itzazu irabiagailuan esne kondentsatua, arrautzak, esnea eta gazta.

Gero, lortutako masa molde batean jarri.

Labean sar ezazu eta, tenperatura motelean, ordu betez eduki.

Labetik atera baino hamar minutu lehenago, mahaspasak eta intxaurrak gainean jarri.

SAGAR PUDINA

Osagaiak (A):


-kilo bat errege-sagar
-75 gramo gurin
-75 gramo azukre

Osagaiak (B):


-sei arrautza
-esnegaina, poto txiki bat
-100 gramo azukre

A) Sagarrak tomatea bezala zatitu ondoren, 75 gramo azukre eta gurinarekin nahastu eta labean sartu, desegin arte.

B) Gero, nahas itzazu 100 gramo azukre, esnegaina eta arrautzak.

Ondoren, den-dena nahastu eta ontzi batean hiru ordu laurdenean eduki labean maribainuan.

Nahi baduzu, esnegaina marrubizko mermeladarekin nahas dezakezu, eta oraindik bero dagoenean gainetik bota.

Katua saltsan...

Animalia larrutu eta tripak atera ondoren, ondo garbitu...

Lapikoan sartu, kikarada bat ozpin eta ezkaia...